
Bolo-bolo dabilen gai bati buruz idatziko dut gaurkoan. Zezenak. Adardun animalia horiek. Bada azken aldian, gobernuko partaide batzuk, zezenen korriden aurka daude. Tortura handi eta neurrigabe bat dela diote, eta animaliak asko sufritzen duela. Plataforma anti-taurinoak ere gogor dabiltza aldarrikapenarekin.
Aldiz, bestalde, ohitura hau mantendu nahi duen jendea dago. Gure gizartearen kulturaren barruan ikusten dutenak. Animaliaren sufrimendua ikusi barik.
Pertsonalki, tortura bat dela uste dut. Egia da, luzaro ospatu direla korridak. Ia betidanik ditugu gure gizartean. Zoritxarrez, badirudi, jendea ez dela konturatzen, animaliek nolako kalteak jasaten dituzten. Eta txakur bat gaizki tratatu ezin den bezala, edo katu bati aizto bat sabeletik sartu, nire ustez, zezenak errespetatu egin behar dira, "ohitura" eta gure kulturaren, edo espainiarren kulturaren "zati" izan arren.
Dakizuenez, Euskal Herrian, Iruñean kasu, zezen korridak ospatzen dira urtean zehar. San Ferminetan batik bat. Egia esan, xarma asko kenduko lioke korridak kentzeak. Baina nahiago dut hori, hainbat eta hainbat animalia erailtzea baino. Azken batean hori baita, hilketa gupidagabe bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario