martes, 11 de mayo de 2010

KOLOREAK

Hona hemen, informatikako klasean landu dugunaren emaitza. KOLOREAK! (Hori bai, efektuak kendu zaizkio...). Halere, honatx lana!

martes, 30 de marzo de 2010

"Aulki hutsa"

Le Petit Théâtre de Pain antzerki konpainiaren lan bikaina. Joseba Sarrionandia idazle Iurretarraren testu eta olerki ezin hobeez atondurik. Joan den barikuan, martxoaren 26an, gaueko 22.00etan San Agustinen ikusgai izan zen. Ikuslegoarentzako formatu berezi batean planteatu zen. Antzezlea, Manex Fuchs eta musikaria, Battitt Elissalde, bata bestearen atzean sartuz hasten zen ikuskizuna, bakarrizketa luze batean murgiltzeko sarrera gisa. Erritmo bizkorra, mugimendu zehatzak, atrezzo sinple bezain landua eta zuzeneko musikak duen magiaz lagundurik.
Ander Lipus antzezlearen zuzendaritza pean.
Benetan lan paregabea.

viernes, 12 de marzo de 2010

"Oinez dabilen jende eskasa"


Datorren hilaren 20.ean, martxoak 20, Karrika Antzerki Taldeak, bere azken antzerki ikuskizuna estrenatuko du Durangon, San Agustin Kulturgunean. Gaueko 22:00etan. Karrikantoi taldeko gazteenek osaturik taldea, Joxe Martin Urrutia "Txotxe" zuzendari legez.

Hona hemen, antzerkiaren nondik norakoaren laburpen bat.

Intxaur bat esku batean eta bestean bihotza gogor heldurik Leilarekin bidaia bat egitea proposatzen dizuegu. Bidaia honetan planteamendu zail bat egingo dugu: bestearen azalean jarriko gara, eta metamorfosi hori lortzen badugu, Leilaren egoera ulertzen saiatuko gara. Pertsonen aurkako mina bat zapaldu duen gazte afrikar bat da Leila eta gure mundura, lehen mundura, kontu eske etorri da, arma suntsigarri hauek bertan ekoizten ditugu-eta.
Gai izango gara bere azalean jartzeko? Metamorfosi horren atzetik goaz Karrikakoak, eta bidaia hau egiteko luzatzen dizuegu konbitea.


Animatzen zaituzten beraz, San Agustinera hurbiltzen, ordu bete pasatxoz, zuen buruak, beste baten azalean jartzeko erronkarekin.

Gogoratu ba, martxoak 20, gaueko 22:00etan, San Agustinen, "Oinez dabilen jende eskasa, Leilaren bidaia".

Sarreren erosketarako egin klik hemen: http://www.generaltickets.com/bbk/index.cfm?nidioma=v&pais=e&referer=bbk.es

martes, 9 de marzo de 2010

Munduari begiratzeko

Munduari begiratzeko - Mikel Urdangarin

viernes, 5 de marzo de 2010

Doc

Hau bezalako beste dokumentu bat ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen!
Ea gustatzen zaizuen!
Txabola birtuala

jueves, 4 de marzo de 2010

Zezenak. Tortura ala kultura?


Bolo-bolo dabilen gai bati buruz idatziko dut gaurkoan. Zezenak. Adardun animalia horiek. Bada azken aldian, gobernuko partaide batzuk, zezenen korriden aurka daude. Tortura handi eta neurrigabe bat dela diote, eta animaliak asko sufritzen duela. Plataforma anti-taurinoak ere gogor dabiltza aldarrikapenarekin.

Aldiz, bestalde, ohitura hau mantendu nahi duen jendea dago. Gure gizartearen kulturaren barruan ikusten dutenak. Animaliaren sufrimendua ikusi barik.


Pertsonalki, tortura bat dela uste dut. Egia da, luzaro ospatu direla korridak. Ia betidanik ditugu gure gizartean. Zoritxarrez, badirudi, jendea ez dela konturatzen, animaliek nolako kalteak jasaten dituzten. Eta txakur bat gaizki tratatu ezin den bezala, edo katu bati aizto bat sabeletik sartu, nire ustez, zezenak errespetatu egin behar dira, "ohitura" eta gure kulturaren, edo espainiarren kulturaren "zati" izan arren.


Dakizuenez, Euskal Herrian, Iruñean kasu, zezen korridak ospatzen dira urtean zehar. San Ferminetan batik bat. Egia esan, xarma asko kenduko lioke korridak kentzeak. Baina nahiago dut hori, hainbat eta hainbat animalia erailtzea baino. Azken batean hori baita, hilketa gupidagabe bat.

martes, 2 de marzo de 2010

Lurrikara Txilen




Zapatua. Otsailak 27. 8'8 graduko lurrikara Txilen. 723 hildako. Eta beste horrenbeste desagertu. Etxeak kaleen parera erori dira, eta edifizioek sua hartzen dute.


Lapurretak, gero eta ugariagoak dira bertako komertzioetan, eta herrialdea, egoera oso larrian dago.




Haitíko hondamendiaren ostean, hau datorkigu. Badirudi, amalurra, eskarmentua ematen dabilela mundua hala-nola tratatzen dutenengatik.




Trapu zahar bat bailitzan erabili izan dugu gure planeta orain arte. Eta honek, erantzun egin digu. Oihu eta ostiko gogorrez. Txilekoa, abisu txiki bat izan da. 723 hildako, halaber.




Konturatu behar dugu, gure bizitokia, gurea dela. Ez beste inorena. Zaindu eta maitatu beharrekoa.




Baliteke, Txilekoa eta Haitíkoa, fenomeno geologiko edo holako zerbaitek eraginda izatea. Baliteke. Eta baliteke baita ere, hemendik urte batzuetara, Txile eta Haititaz aparte, beste hainbat lekutan horrelakoak gertatzea. Eta are txarragoak.






Animoak beraz Txiletar guztiei. Animo birtualak.

viernes, 26 de febrero de 2010

Arrain birtualak!

Azken teknologia!
Txabola birtualean animalia birtualak! Arrain birtualak!
Kolore guztietakoak, mugimendu amaigabean, itsaso beltzaren gain.

Kuriosoa ezta?

Álbumes web de Picasa - Esagardoy

Iepi!
Informatikako ariketa moduen, hemen dau nire argazki "bilduma"-ra heltzeko modue. Eztauz argazki larregi, baine zozer bada! Nahi badozuez ikusi, hurrengo link-ean ein click!
Ondo pasau asteburue!


Álbumes web de Picasa - Esagardoy

martes, 23 de febrero de 2010

Txabola birtualaren inaugurazioa

Ongi etorriak denok Txabola Birtualera. Zuen ordenagailuaren memoria amaigabearen zati izango da hemendik aurrera.
Nire txabola bakana izatetik, denon txabola izatera pasatuko dena. Denon etxean.

Bertan, hainbat istorio, argazki edota olerki plazaratuko ditut. Eguneroko bisita ez da derrigorra, baina lantzean behin bisitatzeko ez da leku txarra.

Zabaldua ba zuentzat, Txabola Birtuala. Zinta gorria moztu, eta atea irekitzeko garaia heldu da. Aurrera!

Eneko